Portada Noticias Komite Internazionalistak Internazionalistok ere argi dugu, Herria Bizirik eta Errekaleor aurrera!
Internazionalistok ere argi dugu, Herria Bizirik eta Errekaleor aurrera! PDF Imprimir E-mail
31/05/2017

Badira lau urte 2013. urtean Errekaleor okupatu zenetik. Udalak auzotarrak birkokatu eta auzoa abandonatu zuen aurreko urteetan, eta bizitzaz betetzen hasi ziren auzokide berriak. 4 urteotan, ez dira gutxi izan auzoan aurrera eramandako proiektu eta dinamikak. Are gehiago, Gasteiz zein euskal herri osoko hamaika ekimen bertan egin dira, proiektua guztiok egina eta guztiona bilakatuz,

Era berean, azpimarratzekoa da etxebizitza mailan sortu den alternatiba. Eusko jaurlaritzak duela hilabete batzuk onartutako etxebizitza lege gorabeheratsuaren pare parean, etxebizitza arloko egoera gero eta gogorragoa denean, Errekaleorren jende askoren egoerari irtenbidea bilatu zaio.

Komite Internazionalistetatik, beti defendatu ditugu, eta beti babestuko ditugu halako proiektuak. Haietan, eta haiengan agertzen baitira, grisa nagusi den gure hirietan, argi izpiak. Horregatik, okupazioa zilegi dela diogu, espekulazioari eta hiri eredu kapitalista hauei aurre egiteko. Izan ere, gure hirietan, bertan bizi garenoi baino turistei zuzenduagoak dauden hiri gauetan, lehentasuna kapital handiak du, eta dena dira trabak merkatari txikientzat edota hiriguneak era herrikoi, partehartzaile eta autonomoan betetzen dituzten ekimenentzat.

Argi dago: azken urteetan, EAJk gidatutako erakundeek gerra deklaratua diote halako proiektuei: Honen adibide izan daitezke Bilboko Kukutza, Donostiako Kortxoenea, hamaika gaztetxe edota Errekaleor bera. Estrategia aldakorra dute, Okupazio mugimenduak lortutako zilegitasun mailaren araberakoa. Izan ere, lehen (eta administrazio zein partikularrek jabetzekiko duten ardura aipatu gabe) argudioa jabetza pribatu santua baldin bazen, oraingoan okupatzen bizi diren pertsonen segurtasuna, eraikinen baldintzak eta beste hainbat dituzte aitzakiatzat. Hau, hala ere, errealitatea estaltzeko modu bat besterik ez da, instituzioen kontrolpeko guneak bakarrik onartzera bideratua. Auzokideen iritziak kontuan hartu ordez, mila paper eta baimen eskatu behar izaten diren hainbat zentro zibikotara hurbiltzea besterik ez dago...

Estrategia honen baitan, Urtaran alkateak errekalorreko “baldintza txarrak” darabiltza, bertako auzokideetaz ardura antzeztuz, auzoa hustu eta eraisteko. Mozorroari azal lodiagoa jarriz, baratza ekologiko proiektu bat ezartzen dio gainean, errekaleorren hilarri gisa, proiektu “positibo” batez estaliz. Guzti hau, gainera, Errekaleor Bizirikeko kideekin ustezko elkarrizketak mantenduz, negoziatzetik hurrun, mehatsatzen direlarik. Hau bai euren bizikidetza eredugarria!

Aurreko astean, Ibertrola trasnazional lapurrak langileak bidali zituen argindarra kentzera, Ertzaintzarekin batera. Auzokideen borrokari aurre egin zioten, eta hainbat kolpe eta hiru atxiloketa pairatu ostean, argindarra kendu zieten. Berriro ere, segurtasunaren munstroak estalita, auzo bizi bat puntu beltz bilakatzen dute, kontraesankorra, gutxienez.

Gauzak horrela, Errekaleor Bizirik proiektuak aurrera jarraituko du. Haiek esan bezala, Errekaleor Herri mugimenduaren gune bat, herri mugimenduaren espresio bat da, eta horrexegatik, Komite Internazionalistak, beste hamaika kolektiborekin,larunbateko mobilizazioan egongo da. Herria Bizi dugulako, eta Errekaleor bizirik nahi dugulako, Ekainaren 3an Gasteizen egongo gara. Inernazionalistok, Foru plazatik abiatuko dugu zutabea 17,00tan, ordu erdi beranduago, Ama birjina zuriaren plazako mobilizazioarekin bat egiteko.

Guk argi dugu, Herria Bizirik eta errekaleor aurrera!

 

 

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?