Portada Noticias Komite Internazionalistak Gora Marijaia! Gora internazionalismoa!
Gora Marijaia! Gora internazionalismoa! PDF Imprimir E-mail
20/08/2015

Datorren larunbatean Bilboko Aste Nagusia hasiko da eta urtero legez Mekauen konpartsa internazionalistan parte hartuko dugu. Aurten ere, jarduera desberdinak antolatu ditugu Bizizaleak konpartsa ekologistarekin eta Sin Kuartel konpartsa antimilaristarekin batera, eta aste osoan zehar gurekin batera parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bestalde, Mekauenek ere bere jarduera propioak izango ditu. Astelehenerako txikientzako txotxongiloak izango ditugu eta ondoren egingo dugun saltsa dantza-tailerrean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Asteartea izango da Mekauen konpartsaren egun handia, konpartsakideok bazkaria izango dugu eta ondoren kalejira aldarrikatzailea egingo dugu.

Bestalde, ostegunean, abuztuak 27an, Mekauen eta Askapeña konpartsa internazionalistak urtero batera antolatzen dugun eguna ospatuko dugu: Internazionalista eguna. Aurten, Askapena eta Askapeñaren aurkako epaiketa, eta eraso hauek dakartzaten ondorio politiko eta pertsonalek salatu nahi ditugu egun horretan egingo diren ekitaldietan. Egun horretan gurekin batera egotera animatzen zaituztegu, Internazionalismoa delitua ez dela aldarrikatzeko.

Bukatzeko jaietaz gozatzeko deia egiten dugu berriro, hori bai, ez ditzagun onar ez sexu erasorik ez eta bestelako erasorik ere. Ondo izan!.

Gora Bilboko Aste Nagusia!
Gora internazionalismoa!

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx