Bijî berxwedana Euskara!, Bijî berxwedana Kurdistan! (Gora eta bizitza luzea Euskarari!, gora eta bizitza luzea Kurdistani!) Imprimir
27/03/2015

BILBO. Korrikaren amaiera 2466 kilometroan. Goizeko 10:48etan. Txabi Etxebarrieta plazan
Igandean, hilak 29, Korrika 19 etorriko da Bilbora Euskal Herria osotik ibili ondoren. Komite Internazionalistak erakundeko kide asko euskahaldundak gara jada, eta ez garenok ere euskaraz ahalduntzeko bidean gaude. Horregatik, euskara, gure hizkuntza, sustatzeko eta bere erabilera aldarrikatzeko antolatzen diren ekimenekin bat egiten dugu, eta hortaz, bat egiten dugu Korrikarekin.

Bilboko Alde Zaharrean Komite Internazionalistetako kideok kilometroa egingo dugu Errondabide Kultur Elkartea eta 7Katuko lagunekin batera. Gure Kilometroa Txabi Etxebarrieta plazan goizeko 10:48etan (gutxi gorra behera...) hasi eta Erribera kaleraino izango da (Someratik igarota). Gure zatian Maryamek eramango du lekukoa, Bilbon bizi den Kurdistango errefuxiatua. Honekin, herri kurduak bere hizkuntza berreskuratzeko egiten ari den ahalegina onartu nahi dugu, eta bide batez gure elkartasuna adierazi nahi diogu bere askatasunerako borrokarekin bat egiten dugula erakutsiz. Era berean, herri kurduari elkartasuna adierazteko ere gurekin batera korrika egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Igandean elkar ikusiko dugu Txabi Etxebarrieta plazan inguruan 10:48etan.