"Herri Kurdua erresintentziatik iraultzara: emakumeen borroka" hitzaldia Oiartzunen Imprimir
03/03/2015

OIARTZUN. Hitzaldia: "Herri Kurdua erresintentziatik iraultzara: emakumeen borroka" martxoak 6, ostirala, Udaletxeko Pleno Aretoan 18:30etan
Oiartzungo asanblada feministak jardunaldi batzuk prestatu ditu aurtengo martxoaren 8rako. Honen bitartez, Kurdistango emakumeei gure elkartasuna erakusteaz gain, Estatu Islamiarraren aurka Kobanên eta Rojavan burutzen ari diren borroka omendu nahi dugu. Bestalde, gogorarazi nahi dugu ere 2015eko Emakumeen Mundu Martxa Kurdistanen hasiko dela martxoaren 6an.

Hortaz, hitzaldi hau antolatuko dugu martxoaren 6an, Oiartzungo Udaletxeko Pleno Aretoan 18:30etan: "Herri Kurdua erresintentziatik iraultzara: emakumeen boroka"

Hizlariak hauek izango dira: Amagoia Zelaieta (Komite Internazionalistak-ko brigadista Kurdistanen) eta Maryam Fathi (Rojhelat herrikoa Iranen okupaziopena dagoen herri kurdua).