Portada Noticias Euskal Herria Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka
Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka PDF Imprimir E-mail
22/03/2010

DONOSTIA: Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka. Martxoak 28. 11:30 Trintxerpeko Azokan / 13:00 Boulevardeko kioskoan

Hogei urte igaro dira Berlingo harresia eraitsi zenetik, baina beste harresi askok diraute edo eraiki dira. Batzuk zementuzkoak dira, beste batzuk metalezkoak, eta beste batzuen materiala, berriz, elkarrekikotasun- eta egozte-itunak. Baina materiala gora-behera, denak eraiki dira pertsonen joan-etorriak, migrazioak, eragozteko, ukatzeko, alegia, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak 13. artikuluan dioena: pertsona orok eskubidea du bere herrialdetik irteteko eta bertara itzultzeko.

Europar Batasuneko estatu guztiek, gurea barne, asilo-eskubidea errespetatzen dutela diote, baina, praktikan, guztiek gogortu dituzte eskubide hori gauzatzeko zailtasunak. Nazio Batuen Erakundeko errefuxiatuen arduradunak esan duen bezala “gero eta zailagoa egiten zaigu errefuxiatu bat eta emigratzaile ekonomiko bat bereiztea, bortxak eragindako exodo bat eta norberak aukeratutako migrazioa”, baina zailtasunak denentzat areagotzen dira. Europar Batasun zibilizatu horretako herrialde batzuetan iritsi dira Afganistango, gerran dagoen herrialde bateko, errefuxiatuak beren herrira bidaltzera.
Aurreko Atzerritartasun Legea zenbait puntu garrantzitsuetan okertzen duen legea, tramitetan urtebete luzatu ondoren, onartu berri delarik, udal ardurabako batzuetan, legez kontrako erabakiak hartu nahi izan dituzte, arautik kanpoko egoeran dauden immigranteen erroldatzea zailtzeko edo galarazteko. Baina paperik gabe egotea ez da delitua, eta legeek une honetan diotenaren arabera, erroldatzea ezinbesteko tramitea da osasun-asistentzia, hezkuntza edota oinarrizko gizarte-prestazioa bezalako giza eskubide oinarrizkoetarako sarbidea izateko, erauntsiaren aurrean aterperik xumeena izateko. Erroldatzea ezinbesteko tramitea da lan- eta egoitza-baimenak, indarrean dauden edozein bidetik, eskatu ahal izateko eta berriztatu ahal izateko. Erroldatzearen eztabaida honen kariaz ikusi ahal izan dugu arduragabekeria populistaren ikuskizun negargarria, zeren xenofobiaren zaparrada honen aurrean babes ñimiñoenik gabe aurkitzen diren paperik gabeko immigranteak baliatu nahi izan dira udalek biztanleen gizarte-beharrei erantzuteko dituzten arazoen errudun balira bezala.

Milioika langile ari dira ekonomi krisiaren atzaparkada zorrotza pairatzen; bazterketaren, langabeziaren eta lan-prekaritatearen indize guztiak izugarri igotzen ari dira. Joan den urtearen amaiera aldian 4.326.500 guztizkoa osatzen zuten lanik gabeko emakume eta gizonezkoek; horietatik 3.250.300 nazionalitatez espainiarrak, eta 1.072.200 atzerritarrak. Langabezi tasa % 16,80 da nazionalitate espainolekoen artean, eta % 29,7 langile immigranteen artean. Baina ez da onargarria krisiaren ondoriozko arazoen irtenbidea batzuk kanporatzean bilatzea. Irtenbide orokorra aurkitu behar da, baztertu guztiak, langabezian dauden guztiak, lanaren prekaritatea jasaten duten guztiak kontuan hartuko dituena. Irtenbideak ezin dio begiratu bakoitzaren jatorri nazionalari, are gutxiago lehentasun nazionaleko irizpideak onartzeko tentazioan erori.

Honelako egoera batean ezinbestekoa da pertsona guztien gizarte-integrazioa errazten duten plangintza, diskurtso eta neurri guztiak indartzea.
Asilo eta babes eskubideak praktikan kamusten dituzten neurri guztiak arbuiatzen ditugu. Immigrante guztiak, edo batzuk, gizartearen zailtasun orokorren erruduntzat erasotzen dituzten politikak arbuiatzen ditugu.

Gizarteko arazoak arrazarekin nahasteko joera salatzen dugu. Alderdi politikoei eskatzen diegu ez daitezen saiatu boto batzuk eskuratzen populazioaren zati batzuen besteekiko beldurrak xaxatuz edo zabalduz. Pertsona guztien gizarte-integrazioa errazten duten plangintza, diskurtso eta neurri guztiak
indartzea eskatzen dugu. Aterkiak beharko ditugu arrazakeriaren eta xenofobiaren ekaitzetik babesteko, baina gizarte zuzenago baten alde bustitzeko apustua egiten dugu.

 
Banner
+Video

Lanzamiento Marcha Patriótica y Constitución del Consejo Patriótico Nacional en Colombia

Agenda

Mayo 2012 Junio 2012
Lu Ma Mi Ju Vi Do
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
No hay actividades programadas estos dias
Ver todas las actividades