Beste erailketa matxista bat Bilbon!, aski da!, nazkatuak gaude. Mobilizazio-deialdiak |
30/07/2016 | |||
BESTE ERAILKETA MATXISTA BAT BILBON! GIZON BATEK BERE BIKOTEA ARANTZA PALACIOS ERAIL ZUEN PASA DEN LARUNBATEAN. ASKI DA!. Nazkatuak gaude!. DENOK KALERA, EKIN AUTODEFENTSA FEMINISTARI! Gaur beste erailketa matxista baten berri izan dugu, zazpigarrena dugu aurten Euskal Herrian. Arantza Palacios erail du gizon batek Bilbon. Pasa den uztailaren 23an hilik agertu zen bere etxean, orduan jarri zuten martxan protokolo polizial judiziala eta astebete beranduago atxilotu dute haren bikotea erailketagatik. Emakumeak salaketak jarri zizkion genero indarkeriagatik eta 2007ra arte urruntze agindua ezarri zioten gizonari. Honek indarkeriaren aurkako lege, protokolo eta bitarteko publikoetan hutsune nabariak erakusten ditu. Alde batetik, erasotzaile matxista izanagatik salatutako gizon batek erailketa bat egin ahal izan duelako; eta bestetik, astebete behar izan dutelako hori frogatzeko zantzuak garbiak zirenean. Hau gutxi ez balitz, urtero bezala uda beltza dugu hau ere Euskal Herrian. Erasoaldi matxista bortitza bizi izan dugu esaterako Irunen, Iruñean, Oreretan, Lezon edo Getxon. Eraso hauetako asko jaietako “dena libre” denaren aitzakiapean egiten dira: begiradak, irainak, gutxiespenak, bortxaketak, erailketak… Emakumeon aurkako indarkeriak, beraz, ez du mugarik, bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna delako, eredu honek sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak, menpeko harremanak bizirauteko eta mantentzeko erabiltzen duen baliabidea izanik. Horregatik, indarkeria sexistak lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du; ez direlako modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak; bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeriaren erabileraz ari baikara.
Urte luzez mugimendu feministak egin duen lanari esker lortzen ari da jendartea kontzientziatzea, protokoloak gero eta auzo eta herri gehiagotan lantzea, arazo hau guztion ardura dela sentitzea. Baina lan handia dugu oraindik ere norabide honetan eta jendartearen agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa da. Garaia da hitzetatik praktikara pasatzeko, legeak bitartekoz hornituz, borondate politikoz edota jarrera eta harreman ereduak aldatuz. Emakumeen Mundu Martxatik Gogor salatu nahi dugu. Emakumeon aurkako indarkeriaren adierazpen bortitz hau eta ASTELEHENEAN BURUTUKO DIREN MOBILIZAZIOETAN PARTE HARTZEKO DEIA EGITEN DUGU! Honekin batera autodefentsa feministarako deia egiten dugu, gure bizitzak direlako jokoan daudelako. Aurreko apirilaren 9an erakutsi genuen moduan feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu, elkarrekin, borrokan denak aske izan arte!!!! Asteleheneko mobilizazioen hitzorduak: Basta ya! Esta es la expresion mas sangrante de la violencia sexista, que un hombre mate a una mujer. En Bilbo un hombre ha matado a Arantza Palacios, es la séptima víctima por violencia machista en Euskal Herria etse año. Aparecio sin vida el pasado 23 de julio en su domicilio, y entonces se puso en marcha el protocolo policial y judicial. Una semana más tarde han detenido a su pareja por homicidio. La mujer le había denunciado por violnecia machista y hasta 2007 el hombre hbía tenido una orden de alejamiento. Esto demuestra los vacíos que existen en la actuación contra la violencia machista en materia de leyes, protocolos y recursos. Por una parte porque un hombre denunciado por agresor ha podido aseseinar a una mujer; por otra, porque se ha necesitado una semana para probarlo cuando los indicios eran claro. Como si esto fuera poco, un año más estamos teniendo un verano negro en Euskal Herria. La ofensiva de agresiones ha sido brutal entre otros lugares en Irun, Iruñea, Orereta, Lezo o Getxo. Muchas de las agresiones se han producido bajo la justificación del “todo vale” de las fiestas: ofensas verbales, humillaciones, tocamientos, violaciones… Gracias al trabajo desarrollado por el movimiento feminista durante años, se va consiguendo la concienciación social, la activación de protocolos en cada vez más barrios y pueblos, sentir que esto es una responsabilidiad de todos y todas. Pero queda un largo camino, y es necesario el compromiso personal y colectivo de cada agente social y político de la sociedad. Es hora de pasar del discurso a la acción, dotando de recursos las leyes, con voluntad política y transformando actitudes y modelos de relación. Desde la Marcha Mundial de las Mujeres denunciamos este último asesinato machista y LLAMAMOS A LAS MOVILIZACIONES QUE TENDRÁN LUGAR ESTE LUNES 1 DE AGOSTO. Hacemos también un llamado a la autodefensa feminista porque son nuestras vidas las que están en juego.Como mostramos el pasado 9 de abril en Gasteiz las feministas estamos listas para responder! Seguiremos en marcha hasta que todas seamos libres!
|
+Video