AHTaren aurkako II. bizikleta martxa desobeditzailea Imprimir
23/06/2014

MugituUztailaren 25etik abuztuaren 2ra, AHTren aurkako II. Bizikleta martxa desobeditzailea egingo da Mugitu! mugimenduak deituta, aurtengoan Bizkaiako hainbat herri eta eskualdetan barrena ibiliko delarik “Herririk herri, txikiziozaren aurka mugi!” lelopean. Herriz herri pedaleatuz, txirrindula martxa honek AHTren aurkako aldarria zabaldu eta gure lurraldearen, herrien eta auzoen hondamenaren aurka erresistitzen duten bizilagunekin eta taldeekin elkartuko da, zuzenki kaltetua den jendearengandik hasi eta lurraren defentsan nahiz berreskurapenaren alde borrokan ari diren taldeekin bateginez. Helburu hori aurrean, Durangaldean hasiko da bizikleta martxa eta 8 egunetako itzulian Arratia, Txorierri, Urdaibai, Uribe Kosta, Ezkerraldea, Enkarterriak eta Hego-Uribera gerturatu ondoren, Bilbon amaituko da.

AHTren eraikuntza zinez proiektu garestia, txikitzailea eta ez beharrezkoa da. Obrak hasi zirenetik zazpi urte igaro direnean, kalte atzeraezinak eragin dituzte “Euskal Y”-aren trazaduaren kilometro askotan, eta gutxiengo baten mesedetan patrikak betetzen jarraitzen dute porlanezko egitasmo erraldoiaren ezarpenarekin: hots, gastu sozialak murriztu, jendartearen bizi-baldintza kaskarrak okertu eta bazterkeria areagotu diren bitartean, herritarren gehiengoak behar eta nahi ez duen egitasmo inposatzailearen ondorioak nozitzen ditugu. AHTren egitasmoa, baina, porrotera eraman dezaketen erabateko egoera nahasian eta auzitan dago aldi berean: hala, obraren etengabeko gain-kostuen eta azken aldian agerian jarri diren ustelkeria kasuekin batera, aipagarriak dira Basaurin alperrik eraiki duten biaduktoaren afera, Bizkaian toki askotan eraikuntza lanek izan duten moteltzea, Elorrio-Bergarako korapiloan egin beharreko lan eskergak nahiz Atxondo-Abadiño tartea eta hiriburuen sarbideak finantzatzeko dituzten arazoak, gobernuen ilunkeria nabaria… Zer ari dira gordetzen?

Horrenbestez, AHTren zentzugabekeria ekologiko, ekonomiko eta soziala salatu eta herriz herri lurraren defentsan nahiz gizarte eredu berri baten alde egiten ari diren gisa bereko borroka desobeditzaileekin harreman estuago batzuen aukerak eskainiko dituen bizikleta martxa honetan parte hartzeko dei egiten diogu jende orori, hala nola itsasertzaren hondamena eta hirigintza plan espekulatzaileak, gas fracking-aren egitasmoak, Petronorren Coke planta, errauskailuak edota harrobi berriak gelditzeko egiten ari diren ahaleginekin bat egiteko. Halaber, Lemoizko zentrala eta euskal kostaldea nuklearizatzeko asmoak bertan behera uztea lortu zuen oposizioaren eta enbor beretik sorturiko beste borrokaldi batzuren testigantzak ere (Boroako termika, Superportua…) jasotzeko parada eman nahi du AHTren aurkako martxa honek.

Hori denagatik, bizikleta martxan zuen partehartzea espero dugu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere. Herririk herri, txikizioa gelditzeko mugi!

EGITARAUA:

Uztailak 25 Ostirala: DURANGO-ELORRIO-ATXONDO

12’30: Martxaren hasera ekitaldia eta irteera. Durangoko Andra Mari plazan
13’30: Gaztelu auzora bisita (Durango-Beasain autobidearen obrak kalteturiko baserri auzoa)
14’30: Abadiño. Bazkaria. 16’00: Abadiñotik abiatzen gara.
16’30: Santixa auzoko jaixetan geldiunea (Atxondo)
17’00: Elorrio. 17’30: AHTak Elorrion kalteturiko baserritar Aitor Solozabalekin enkontrua.
18’30: Atxondo (Apata). “AHTrik EZ! Herriak Bizirik!”. AHTren aurkako ekitaldia. 20’00: Afaria. 21’00: Mahaingurua Atxondoko Gaztetxean: “AHTren aurkako borroka: iragana eta geroa”, Dabid Cobos (Atxondoko alkate Ohia), Mila Elorza (AHT Gelditu! Elkarlana) eta Luis Iriarte (AHT Gelditu! Nafarroa)

Larunbata 26: ATXONDO-ZORNOTZA-DIMA:

9’30: Irteera Atxondotik (Apata).
12’00: Zornotza. 12’30: Boroa: Zentral termikoaren gatazkari buruz informazioa “Zornotza Bizirik!” taldearen eskutik.
Leginetxe: zornotzarrek AHTren aurka erresistentzia ekimena egin zuten.
17’00: Lemoa.
17’30: Igorre. Aparioko eta Zeanuriko harrobien arazoaz geldiune informatiboa
19’00: Dima.
20’30: Afaria Gaztetxean eta martxan bildutako jendearen arteko aurkezpen batzarra

Igandea 27: DIMA-GALDAKAO-LARRABETZU-GERNIKA:

9’30: Irteera Dimatik.
11’00: Usantsolo
11’30: Bekea AHTak kalteturiko auzora bisita eta hamaiketakoa.
12’30: Galdakao. Ongi-etorria.
14’00: Larrabetzu. Bazkaria.
16’00: PTPri buruzko solasaldia Txema Pico-rekin
17’30: Larrabetzutik abiatzen gara.
18’45: Muxika. “Auzokoa” baserrira bisita.
20’00: Gernika. Ongi-etorria. 20’30: Afaria
22’00: Kontzertua Gernikako Astra-n.

Astelehena 28: GERNIKA-BAKIO-LEMOIZ

9’30: Irteera Gernikatik. 10’30: Sukarrieta: “Guggenheim 2” egitasmoak kalteturiko ingurura bisita informatiboa
12’00: Bermeon ongi-etorria eta hamaiketakoa. 14’00: Bazkaria Matxitxako inguruan.
15’30: Bakio. Ahoztar Zelaietarekin hirigintza espekulatzailearen aurkako paseo informatiboa. 17’00: Bakiotik abiatzen gara.
18’00: Lemoizko zentral nuklearraren hondakinak eta azalpenak
19’00: Lemoiz. 20’00: Afaria. 21’00: Mahaingurua: “Lemoiz: borroka antinuklearraren mugarri”, Carlos Alonso (Komite antinuklearrak), Torre Altonaga “Medius”, Juantxo Estebarantz eta Talaia Elkartea (Lemoizko bizilagunak)

Asteartea 29: LEMOIZ-GETXO-SANTURTZI:

9’30: Lemoiztik abiatzen gara.
10’00: Armintza. BIMEP energia instalazioaz azalpen informatiboa.
11’00: Plentzia. Uribe Kostako harrera ekitaldia Astillero plazan.
11’20: Plentziako tren geltokian, Txipioko padura: garaipen baten kontaketa, “Txipio bai” taldearen eskutik.
12’00: Txikizioa Barrikan (Barrikako sarreran).
12’20: Sopelako gasolindegitik pasako da.
12’35: Azkorriko basoaren sarreran Sopelatik etorrita: Muga fisiko eta naturalak, errepide berriaren inguruko azalpenak. Azkorriko basoa ezagutzen oinez.
13’15: TOSUtik ez dira pasako! Ekimena Tosuko landan (Getxoko Andra Mari)
14’00: Bazkari herrikoia TOSUn, Andra Mariko bizilagunen eskutik.
16’00: Martxa jarraitu, buelta Algortatik.
16’30: Portu zaharra, txonbo herrikoia sirenoarekin.
17’30: Dragarik ez! Azalpentxoa (Portu zaharrean)
18’30: Itzulbaltzetako Santa Eugenia plazan, Getxoko egoera urbanistikoaren azalpena. Eta jokoak
19’30: Lekukoa pasa Ezkerraldeari (puente kolgantean).
20’00: Santurtziko “La Kelo” Gaztetxean. Afaria.
21’30: Hitzaldia / Charla de Salhaketa “Contra las reformas penales del gobierno”

Asteazkena 30: SANTURTZI-MUSKIZ-ZALLA:

10’00: Santurtzitik irteera. 11’00: Zierbena: Superportuaren erokeria, azalpenak.
13’00: Muskiz: Petronor Coke planta… negozio zikiña!
14’00: Bazkaria Muskizen. 16’00: Muskizetik abiatzen gara.
18’00: Zalla: Enkarterrietako Fracking EZ taldearekin solasaldia.
20’00: Afaria. 21’00: Hitzaldi-tailerra: “Erresistentzia eta ekintza zuzena metodoak”, Itoizko Solidario baten eskutik.

Osteguna 31: ZALLA-BARAKALDO-SESTAO:

9’30: Zallatik irteera. 10’00: Zabalgarbi-ren hondakindegi txokikoaz azalpenak.
12’00: Alonsotegi: Zabalgarbi errauskailuaren aurkako bisita informatiboa.
14’00: Bazkaria
17’00: Barakaldo: Ezpitsuko paduren defentsan egin zen borrokaz azalpena.
18’00: “AHTren dirua, gastu sozialentzat”: Berriotxoak taldearekin.
19’30: Sestao. Ongi-etorria Txirbilenea Gaztetxean. Afaria
22’00: Antzerkia: SOStemible, Txiflando taldearen eskutik Txirbilenean

Abuztuak 1 Ostirala: SESTAO-BILBO-BASAURI

10’00: Sestaotik irteera (Txirbilenea).
11’00: Bilbo: Zorrotzaurretik abiatuta, Bilbao Metropolitanoaren hirigintza planen azalpen kritikoa eta hirian barrena itzulia, Andeka Larrearen eskutik
13’30: Bazkaria “Bilbi”ko plazan. 15’30: Bilbotik irteera.
16’00: Arrigorriaga. 16’30: San Migel: AHTren obrak gelditu! 17’30: Basauri.
18’00: Bizikleta martxaren balorazio batzarra, Basauriko Gaztetxean.
20’30: Kontzentrazioa Basauriko Bentako plazan.
21’30: Afaria

Abuztuak 2 larunbata: BASAURI-BILBO:

10’30: Irteera Basauritik.
12’00: Bilboko Moyua plazatik: AZKEN KILOMETROA OINEZ

OHARRAK:
DURANGORA BIZIKLETAK UZTAILAREN 25EAN GARRAIATZEKO

-Donostiatik: Goizeko 9’30etan bizikletak furgoneta handi batean kargatuko dira Easo plazako tren geltoki ondoan. Trena 9’50tan abiatzen da (EuskoTren).
-Iruñeatik: Furgonetan goizeko 9’30etan autobus geltokitik abiatuko da. Bidaia antolatzeko aldez aurretik abisatu 628243066 tlfnora.

ERAMATEKO MATERIALA
Lo zakua, esterilla, aldatzeko arropa eta bizkar-zorro handi bat eraman behar dira (hori dena laguntza furgonetan eraman eta etaparen bukaeran itzuliko da). Bestalde, egunean zehar beharrezkoa duguna bizkar-zorro txiki batean txirrindulan eraman behar da. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da

ERRATZA IBILGAILUA

Furgoneta handi baten laguntza izango da, matxura kasuetan. Haurrak ere eraman daitezke ibilgailuan (5 eserleku libre, aldezaurretik abisatu )

JATORDUAK:
- 55 euro: Bizikleta martxa osoko gosariak, mokaduak, bazkariak eta afariak (8 eguneko txartela)
- 30 euro: 4 egunerako txartela
- 10 euro: egun batekoa
- 5 euro: otordu bat

HARREMANETARAKO:
Telefonoa: 654480589
E-maila: Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla

INFORMAZIO GEHIAGO
http://mugitu.blogspot.com