Portada Noticias Euskal Herria
Euskal Herria
Karta Sozialen aldeko manifestazioak Hegoaldeko hiriburuetan PDF Imprimir E-mail
24/05/2013

25 manifestazioaMaiatzak 25. Manifestazioak
BILBO 17:30 Jesusen Bihotzean
DONOSTIA 17:30 Bulebarean
GASTEIZ 17:30 Andra Zurian
IRUÑEA 17:30 Autobus Geltokia

Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizen izango diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu dio jendarteari sindikatuek eta gizarte eragileek, Komite Internazionalistak mugimendua haien artean, Maiatzaren 25rako.

Beste aldetik, Maiatzaren 30eko greba orokorra deitu dugun sindikatu, mugimendu eta gizarte eragileek Karta Soziala eratzeko lehen batzarra datorren larunbatean, maiatzak 25, burutuko dela iragarri eta "Euskal Herrian eredu ekonomiko eta sozial propioa erdieste bidean, aldaketan parte izan nahi duten eragile guztiei, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren prozesuan era aktiboan parte hartzeko" deia luzatu die. Lehen batzarra Eibarren egingo da eta bertan gutuna eratzeko metodologia aurkeztuko da.

 
Langile borroka gara! PDF Imprimir E-mail
02/05/2013

Maiatza zehar gauzatuko diren ekimen ugari eta interesgarriak (hitzaldiak, mahai inguruak, bideo emanaldiak...) antolatu ditu Sestaoko Txirbilenea Kulturguneak zenbat eragile sozialen laguntzarekin, Ezkerraldeko lantegi desberdinetan, azken hamarkadetan pizturiko borroken gaineko oroimen kolektiboa berreskuratu asmoz. Komite Internazionalistak erakundeak jardunaldi horiek babesten ditu eta maiatzaren 21ean parte hartuko du Venezuelako langile-kontroleko esperiantziei buruzko bideoforum eta mahi-inguru baten bitartez. Ekitaldi horretan KIko bi militante egongo dira eta “5 fábricas” (Dario Azzelini, Oliver Ressler) dokumentala emango dugu. Jardunaldiak gaur bertan hasten dira, hona hemen egitarau osoa:

Leer más...
 
Maiatzaren 30ean greba orokorra Hego Euskal Herrian PDF Imprimir E-mail
29/04/2013

greba orokorra

ESK, ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta hainbat erakunde sozialek, Komite Internazionalistak horien artean, maiatzaren 30erako greba orokorrerako deialdia plazaratu dute eskubide sozial eta laboral duinen alde eta Euskal Herriarentzako eredu propio bat aldarrikatzeko. Honekin batera, Euskal Herrirako Eskubide Sozialen Gutunaren aldeko prozesua abian jarri dutela jakinarazi dute.

M30 greba orokorra
Urterik urte gobernu ezberdinak, hartzen ari diren erabakiekin, krisi ekonomikoan sakontzen ari dira. Konstituzio erreformek, dekretutzarrek, oinarrizko legeek, murrizketek eta erreforma ezberdinek helburu bakarra daukate: aberatsek gero eta botere eta diru gehiago eskuratzea langileen pobretze orokorraren, langabezi masibo, eskubideen galera eta zerbitzu publikoen murrizketen bitartez. Neurri hauek, gainera, era guztiz antidemokratikoaz burutzen ari dira, inposaketa erabiliz, inposaketa delako modu bakarra herritarren kontrako eraso hauek burutu ahal izateko.

Leer más...
 
Larunbatean salbuespen neurrien aurkako herri mobilizazioa Bilbon PDF Imprimir E-mail
05/04/2013

HerriraBILBO. Herri mobilizazioa: “Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea” Larunbatean, apirilak 6, Larunbatean, apirilak 6, La Casillatik

Herrira kolektiboak beste hainbat kolektiboen atxikimenduarekin, pasaden astean emandako gertaeren larritasuna ikusita, asteburu honetarako premiazko manifestaziora deitzea erabaki du. Komite Internazionalistak Larunbatean egingo den Salbuespen neurrien aurkako manifestazioan parte hartzera deitzen du.

“Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea” lemapean azken astean eman diren gertaerak salatu nahi dira eta Frantziar eta Espainar estatuak sistemakikoki aplikatzen dituzten salbuespen neurrien desagerpena exigituko da.

Herria mugimenduak mobilizazioak ezberdinak deitu ditu Xabier Lopez Peñaren heriotza eta indarrean dagoen espetxe politikaren ondorio latzak salatzeko. Nagusiena biharkoa izango da, Bilboko manifestazio batekin. Berriro gerta ez dadin. Ez dugula heriotza eta sufrimendurik nahi, konponbidea eta bakea eraikitzeko garaia da. Zentzu horretan, espetxe politika oztopo nabaria da eta horren erakusle dira Lopez Peña eta Figueroaren heriotzak, larri gaixo dauden presoen egoera, 197/2006 doktrina, sakabanaketak eragindako istripuak edo Muret, Sevilla eta Puerto III-ko espetxetan euskal presoek pairatutako jipoiak. Bide horretan, ezinbestekoa da Xabier Lopez Peñaren kasuan gertatutakoa argitu eta indarrean dauden salbuespen neurriak etetea.

 
Egungo polizia eredua xakean jartzeko unea PDF Imprimir E-mail
04/04/2013

Iñigo Cabacas[Bilboko Branka] Polizia ereduaren inguruko hausnarketa bultzatzeko ekimenak antolatu dituzte Cabacasen heriotzaren urteurrenean
Apirilaren 9an Iñigo Cabacasen heriotzaren urteurren omenaldia egingo dute Kafe Antzokian. Auziari buruz osatu duten dokumentalaren estreinaldia egingo dute bertan. Apirilaren 10ean polizia ereduak izan ditzakeen alternatibak aztertuko ditu Cesar Manzanosek Hika Ateneoan emango duen hitzaldian eta 11n mahai ingurua izango da polizia ereduaren etorkizunaz. Ekimenari manifestazio handi batekin emango dio amaiera apirilaren 13an.

Iñigo Gogoan Herri Ekimenak deituta hainbat ekitaldi izango dira datozen egunotan Iñigo Cabacasen heriotzaren urtemugaren inguruan. Egungo polizia ereduaren inguruko hausnarketa bultzatzeko asmoz hainbat hitzordu prestatu dituzte apirilaren 9tik 13ra “Polizia ereduari xake!” lemapean.

Leer más...
 


Banner

#M30GREBA

  1. Por la defensa de la educación, sanidad,... y todos los servicios sociales #m30greba
  2. RT @Reacciona_a: Rechazar los recortes y las políticas que se vienen aplicando, que nos llevan al desastre social #M30Greba
  3. RT @Reacciona_a: Por defensa de los servicios públicos e inversión pública para satisfacer las necesidades de la población #M30Greba
  4. RT @Antifaxismoa: RT Violencia tambien es que en Euskal Herria allá 260.000 paradxs #grebaorokorra #m30greba #m30grebaorokorra Borroka da bide bakarra !!
  5. Rechazar los recortes y las políticas que se vienen aplicando, que nos llevan al desastre social #M30Greba

AGENDA

Mayo 2013
Lu Ma Mi Ju Vi Do
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31