Portada Noticias EH internacionalista
EH internacionalista
Zorionak Askapena! Larunbat honetan denok Altsasura! PDF Imprimir E-mail
09/11/2012

Askapenako lagunei:

Komite Internazionalistetatik,erakunde laguna herrien borrokaren aldeko elkartasunean, gure adore eta adiskidetasun osoa zuen 25garren urteurrenean bidali nahi dizkizuegu.

25 urte bete dituzue kapitalismo eta zapalkuntzaren aurkako beste herrien borrokei babesa ematen, 25 urte gure herriaren borroka munduan zehar ezagutarazten, 25 urte eman dizkiguzue beste herrien askapenerako esperientziaz elikatzen, eta gure herriaren askapenerako esperientziaz beste herriak elikatzen.

Tren berean gaudelako ezagutzen zaituztegu eta askotan bagoi bera konpartitzen dugulako maite zaituztegu.

Enbor beretik sortuak eta elkarrekin hamaika gatazketan, beste 25 urte betetzeko berotzen zaituztegu.

Elkartasuna herrien arteko samurtasuna denez…

Gora herrien borrokak!

Gora Askapena!

 
EZLNaren urteurrenaren ospakizun jaia Bilbon PDF Imprimir E-mail
31/10/2012

Azaroaren 17an, Txiapasekiko Elkartasun Plataformak EZLNaren urteurrena ospatuko du Galdakaoko Gaztetxean.

Orain dela urte asko, lagun zapatistek borroka duina hasi zuten eta horregatik gure laguntasuna eta sostengua eskaini nahi diegu, dantza barik ez baitago iraultza. Zapatistek, (haien) errealitatea eraldatzen duen borrokari eusten diote.

EZLNak betiko gerrillaren esanahia eraldatzen du, eta boterearen aurrean, paradigma berri baten sortzailetzat jotzen dugu guk. Txiapasekiko Elkartasun Plataformak egun berezi hau ospatu nahi du eta horretarako, herri zapatisten erresistentzia eta izate proiektuari laguntasuna erakutsi dieten pertsona eta kolektiboei deitu egiten die. Jaia 17an egitea da plana. Lekua: ZazpiKatu. Ordutegia: 19:30-1h

Leer más...
 
Saharar preso politiko guztiak askatu! PDF Imprimir E-mail
23/10/2012

 

 

URRIAREN 23AN, ASTEARTEA, 19:00ETATIK 20:00ETARA

Marokoko Kontsulatuaren aurrean

(Moyua, Rekalde zumarkalea, 27 Zkia.)

ELKARRETARATZEA 

GDEIM IZIK ATXILOTU ETA SAHARAR PRESO POLITIKO GUZTIENTZAT
BALDINTZARIK GABEKO ASKATASUNA!

 

Para más información/Informazio  gehiago:

http://resistenciasaharaui.saltoscuanticos.org/documental-gdeim-izik-hd/

http://poemariosaharalibre.blogspot.com.es/search/label/Presos%20pol%C3%ADticos

 

 
Estelle arriskuan! PDF Imprimir E-mail
19/10/2012

Gazara nazioarteko laguntza eta ordezkaritza daraman Estelle itsasontzia berehala abordatuko duela iragarri du Israelek. Adi mobilizazioetara!

Lunes (19:00 horas)
>IRUÑA: Frente a la delegacion del Gobierno
>DONOSTIA: Boulervard
>BILBO: Oficina de la Unión Europea (Frente a la Dipu)

 
Estelle itsasontzia Gazako blokeoa haustera doa PDF Imprimir E-mail
18/10/2012

Uztailetik itsasoan dago Palestinarako bidean. Laguntza humanitarioa darama Israelek Gazan imposatutako blokeoa haustu nahian. Suediatik abiatuta, Europako herrialde ezberdinetatik pasatu da. Euskal Herrian ere gure artean izan genuen Bermion eta Donostian.

Estellen herrialde askotako aktibistak daude. Euskal ordezkaria Begoña Zabala dugu, betiko militante feminista eta Emakume Internazionalistetako kidea.

Gure besarkada haundiena Estellen dauden pertsonei eta Gazan sionismoaren aurka erresistentzian dauden biztanle guztiei.

Informazio gehiago:
- Gazatik-Gazaruntz
- Gaza´s Ark

 


Banner

AGENDA

Mayo 2013
Lu Ma Mi Ju Vi Do
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31