Errepresioaren aurrean, Rif-ekin elkartasuna! |
26/06/2017 | |||
Marokoar jatorria duten Ermuko hiritar gehienak Rifetik etorritakoak dira, eta oso keztatuta daude haien jaioterrian bizitzen ari diren eta euren familiak pairatzen ari diren egoerarekin. Hala, beren bizilagunen elkartasuna eskatzen dute Rif-en Giza Eskubideak errespeta daitezen aldarrikatzeko. Horregatik, Rif-eko jatorria duten ermuarrok, Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluarekin batera, Rif-ekiko elkartasuna adierazteko ekimena abiatu dugu. Horrez gain, Mozio bat aurkeztuko dugu Udal Batzarrean, Ermuko Udalak bat egin dezan Rif-eko herritarren eskubide sozialen aldarrikapenarekin eta errepresioa amaitzeko eskariarekin. "RIF 1958-1959: Rompiendo el silencio", Dokumentalaren proiekzioa 19:00etan Lobianon Konzentrazioa RIFeko herriarekin Elkartasuna 20:00etan Ermuko Plazan
|