Portada Noticias EH internacionalista 5 arrazoi Hewlett Packard boikoteatzeko
5 arrazoi Hewlett Packard boikoteatzeko PDF Imprimir E-mail
03/05/2017

Hewlett Packard (HP) munduko informazio teknologia enpresarik handienetarikoa da. Denbora luzez Pentagonoaren hornitzaile militarra izan da; eta ordenagailuak, inprimagailuak eta beste hainbat informatika-produktuak saltzen ditu munduan zehar. HPk presentzia masibo bat duen herrialde bakarrenetakoa da Israel. Who Profits eta Global Exchange erakundeen arabera, duela 48 urte hasitako Zisjordania eta Gazaren israeldar okupazio ilegala mantentzeko babes erabakigarria ematen du HPk.  Horrela laguntzen du HPk okupazioa mantentzen:

Kontrol postu militarrak: Zisjordanian zehar sakabanatuta dauden kontrol postu militarren sarea (Abu Dis, Belen, Ephraimen Atea, Hebron, Jenin, Jerico, Nablus, Tulkarem eta Tarkumia, adibidez) da israeldar okupazioaren alde jasanezinenetariko bat. Kontrol postu hauek palestinarren mugimenduak gogor mugatzen dituzte, palestinar ekonomia hondatzen dute eta enplegu, lanbide eta osasun eskubideak oztopatzen dituzte. HPk kontrol postu beldurgarri hauetan israeldar militarrek erabiltzen duten identifikazio txartel biometrikoen BASEL sistema diseinatu zuen eta mantentzen du.

Identifikazio sistemak:
judutarrak ez diren Israelgo herritarrak baztertzen dituen identifikazio sistema pertsonala mantentzen du Israelek. Sistemak etnia eta erlijioaren arabera sailkatzen ditu herritarrak. Israelgo judutarrek txartel urdinak dituzte eta Israelen sar daitezkeen palestinarrek txartel laranjak eta berdeak jasotzen dituzte. HPk sistema hau diseinatu zuen, txartelak ekoizten ditu eta beharrezko informazioa gordetzen du. 

Itsas Armadarentzako informazio teknologia: israeldar itsas armadak legez kontrako Gazako blokeoa mantentzen du, palestinar arrantzaleen lana mugatzen du eta operazio militarretan Gaza bonbardatzen du. HPk israeldar itsas armadaren teknologia informazioaren estruktura mantentzen du eta israeldar armadari funtsezko tresna informatikoak saltzen dizkio.

Kolonia ilegalak judutarrentzat soilik:
HPk Beithar Illiteko kolonia ilegalan garapen zentru bat dauka. Aldi berean, soilik judutarrak onartzen dituzten Zisjordaniako bi kolonia handienetarikoen (Mod’in eta Ariel) teknologia zerbitzuen hornitzailea da.

Israelgo kartzelak: Hainbat ekintzaile politiko palestinar daude espetxeratuta Israelgo kartzeletan. HP kartzeletako ekipamendu informatikoen hornitzailea da eta kartzeletan erabiltzen diren hainbat sistema informatiko mantentzen ditu. 

Zisjordania eta Gazako legez kontrako israeldar okupazioa laguntzeko HPren jarduera guztiak ez dira publikoak. Beraz, aurreko zerrenda HP gaitzesteko nahikoa bada ere, ziurrenik ez ditu jarduera guztiak jasotzen. Mesedez, etzazu Hewlett Packarden produkturik erosi.

 

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?