Turkiako gobernu faxistaren errepresioa gelditu! elkarretaratzea |
19/02/2017 | |||
Turkiako gobernu faxistaren eraso errepresibo etengabea salatzeko elkarretaratzea izango da Bilbon Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak deituta. Otsailak 20 astelehena, Plaza Biribilean 19:30ean. Beste behin ere, turkiar estatuaren bidegabekeriak salatzeko elkartu gara. Pasaden astean, Oçalan lider kurduaren bahiketaren 18. urteurrenaren baitan, 859 militante izan ziren atxilotuak. 2015eko uztailean izandako estatu golpe saiakeratik 32.000 lagun izan dira atxilotuak jada, horien hiruren bat HDP alderdiko politikariak. Atxiloketa hauek, 2014an HDPk hasitako botere demokratikoen konkistari zigor gisa azpimarratu genitzake.
Atxiloketa hauen helburu nagusia apirilaren 16an egingo den erreferenduma HDP zein Erdoganen alderdiaren aurka doan mugimendurik gabe egitea da. Erreforma honen bitartez, botere exekutiboa bereganatu nahi du, horrela dekretu bidez gobernatu ahal izateko eta azken finen presidente ahalguztidun izateko. Terrorismoaren aurkako borroka aitzakiatzat harturik, faxismo ultranazionalista islamiar bat ezarri nahi du AKPko buruzagiak, disidentzia guztia akabatu eta kolonialismo genozida bat garatuz.
La plataforma Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimena ha convocado una concentración de denuncia ante las contínuas agresiones represibas del gobierno fascista turco. Bilbao, Plaza Circular, el 20 de febrero lunes a las 19:30 Otra vez nos hemos reunido para denunciar las injusticias cometidas por el estado turco. La semana pasada, en los días que se cumplía el decimoctavo aniversario del secuestro de Oçalan, 859 militantes fueron arrestad@s. Desde el intento fallido de golpe de estado del 2015, 35.000 personas han sido detenidas, de los cuales un tercio pertenece al HDP. Estas detenciones las podemos clasificar como castigo de la conquista del poder democrático.
|
+Video