Guk ez dugu apartheidik erosten! Imprimir
13/03/2015

Martxoaren 14an Palestinar herriarekin elkartasuna adierazteko ekintza bat egingo dugu Donostian, Garberako Eroskin egingo da, 11:30tik 12:30tara.

Boikotean sisnesten dugu ekintza politiko bezala eta Israelgo Gobernuak Palestinako herriaren aurka bideratzen duen Apartheid politika, okupazioa, desjabetzea eta kolonizazioa dela eta, nazioarte mailan martxan jarri den Israelgo produktuen aurkako Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra (BDZ) kanpainan buru belarri gabiltza.

Euskal Herri mailan dagoen Palestinareriko elkartasun sarearen parte gara. Antolatu dugun ekintza honekin nahi duguna da gure inguruetako supermerkatuak presionatzea eta bere dendetatik Israelekin zerikusia duten produktu batzuk erretiratzea.

Zuen parte hartzea lagungarria izango delakoan bertara gonbidatzen zaituztegu.

Palestinarekiko Elkartasuna Taldea