Italiako herri borrokak ezagutzeko aukera aste honetan Bilbon |
09/03/2015 | |||
Martxoaren 12 eta 13an, azken urteetan Italian mugimendu antikapitalista bultzatu duten herri borrokak helduko dira Bilbora. Jardunaldiak ostegunean 12an 19:30etan hasiko dira Zirika! herri gunean. Bertan etxebizitzaren aldeko mugimenduko kideekin dugu topo, hain zuzen ere Lotta per la Casa, gizarte mugimendu indartsuenetako bat Italian. Gero, 21:00etan 7katu Gaztetxera mugituko gara italiar afari tipiko bat hartzeko, musika herrikoia entzunez. Ondoren Ziribulio Sound System (Tolosa) eta Lozioko (Italia) DJ Set reggae/hip/hop-en kontzertuak izango ditugu.
Gonbidatzen dugu jende guztia elkartruke eta elkarlan internazionalistarako espazio izango diren jardunaldi hauetan parte hartzera. +Video
|
+Video