Italiako herri borrokak ezagutzeko aukera aste honetan Bilbon Imprimir
09/03/2015

Martxoaren 12 eta 13an, azken urteetan Italian mugimendu antikapitalista bultzatu duten herri borrokak helduko dira Bilbora.

Jardunaldiak ostegunean 12an 19:30etan hasiko dira Zirika! herri gunean. Bertan etxebizitzaren aldeko mugimenduko kideekin dugu topo, hain zuzen ere Lotta per la Casa, gizarte mugimendu indartsuenetako bat Italian.

Ostiralean, 19:00etatik aurrera, AHTaren kontrako mugimenduko kide batek azalduko digu nola bailara baten defentsarako borroka batek izaera eraldatzaile eta iraultzailea hartzen duen, estatuarentzako garaitezina bihurtu dena.

Gero, 21:00etan 7katu Gaztetxera mugituko gara italiar afari tipiko bat hartzeko, musika herrikoia entzunez. Ondoren Ziribulio Sound System (Tolosa) eta Lozioko (Italia) DJ Set reggae/hip/hop-en kontzertuak izango ditugu.

 

Gonbidatzen dugu jende guztia elkartruke eta elkarlan internazionalistarako espazio izango diren jardunaldi hauetan parte hartzera.

+Video