Palestinarekiko elkartasunez, beste bi mobilizaio aste honetan Bilbon Imprimir
21/07/2014

BILBO Elkarretaratzea. Uztailaren 22an, asteartea, 11:00etan. Premier dendarenaurrean (Ercilla kalea)
BILBO Manifestazioa eta giza katea "Palestina askatu! Stop al genocidio en Gaza. Israeli boikot" Uztailaren 23an, asteazkena, 19:00etan. Bihotz Sakratutik

Bizkaiko BDZ nodoak, Gazako sarraskien aurrean mobilizatzen jarraitzeko deia egiten du.

Israeli Boikot, desinbertsio eta zigorren aldeko sare bizkaitarrak, nazioarteko deialdi honi erantzuteko hainbat taldek sorturiko topaguneak, Israeldar estatu genozidaren aurrean boikotaz, erresitentziaz eta elkartasunaz ekiteko dei egiten du. Geure lurraldean ditugun sionismoaren ikur guztien kontra egin eta Bizkaian onartzen ez ditugula adierazteko helburua dugu, bai eta palestinar herriari gure sostengua erakusteko. Zentzu honetan, bi mobilizazio deialdi egiten ditugu: Lehenengoan, uztailaren 22ko goizean, Premier kosmetiko israeldarren enpresaren aurrean elkartuko gara, palestinar herriari lapurtutako produktuekin aberasten direnak errefusatzeko. Bigarrenean, uztailaren 23ko arratsaldean, mobilizazio jendetsua egin nahi dugu, gure instituzio eta jendarteari Palestinaren aldeko konpromezu erreala eskatzeko.

Elkartasunaz, erresistentziaz eta boikotaz, Palestina askea dugu irabazteko.