Internazionalismoaz, autodefentsaz eta autogestioaz, Can Viesekin elkartasuna! |
29/05/2014 | |||
BILBO. Konzentrazioa: "Elkartasuna CSO Can Viesekin!" Arriaga Plazan. Maiatzak 29, osteguna, 20:00etan. Komite Internazionalistek, gure aldetik, elkartasuna adierazi nahi diegu Santseko auzokideei, Can Vieseko kide eta proiektu guztiei, protestan ari den jendeari zein honegatik errepresioa jasaten ari direnei. Argi dugu Gune Autogestionatuen ekarpena handia dela. Izan ere, inguratzen gaituen eraso antisozialaren erdian bestelako bizitza eraikiz, alternatiba argia erakusten dute. Bartzelonan zein Euskal Herrian, okupazioaren bitartez mundu berriaren eraikuntza lanak badirau.
Guzti honengatik, Can Viesen eta gune autogestionatu guztien defentsan, Herri mugimenduen alternatiben eta autodefentsaren alde, gaur 20.00etan Bilbon egingo den konzentrazioarekin bat egiten dugu eta gure atxikimendua eman dugu. Deialdiaren oharra: Sants auzoan dagoen CSO Can Vies desalojoa eta osteko errepresio poliziala salatu nahi dugu. Ez hori bakarrik, gure babes osoa adierazi nahi diegu gure Bartzelonako lagunei. Azken finean, ofentsiba honekin argi utzi dute beste antolatzeko eredu batzuk moztu nahi dutela indar poliziala erabiliz, hau da, ahotsa altxatzen hari den herria isilaraztea nahi dute.
|
+Video