Maiatzaren 15ean, berriz ere Palestinarren Nakba ekarriko dugu gogora haren 66. urtemugan. Nakba arabierazko hitzak "hondamendia" esan nahi du eta Palestinarren exodoa izendatzeko erabiltzen da.
Euskal Herria Palestina Sarea osatzen dugunok dei egiten diogu Euskal Herriko jendarteari Bilbon, Iruñean, Aiaraldean eta Gasteizen burutuko diren ekitaldi desberdinetan parte har dezaten gure Palestinarekiko elkartasuna adierazteko data historiko honetan.
Hauxek dira deialdiak:
BILBO Maiatzak 15, osteguna - Elkarretaratzea “66 urteko Nakba aski da! Palestinarekin elkartasuna” 19:00etan Arriaga Plazan
DONOSTIA Maiatzak 15, osteguna - Elkarretaratzea “66 urteko Nakba aski da! Palestinarekin elkartasuna” 20:00etan Boulevardean
IRUÑEA Maiatzak 15, osteguna - Elkarretaratzea Merkaderes kalean, 19:30eanJar ezazu Palestinar bandera zure balkoian!
Karrikagunen (Sanduzelai) zinemaldia hilabete honetan: Maiatzak 20, asteartea - Dokumentala: “Roadmap to Apartheid”. Karrikagunean 19:30ean Maiatzak 26, astelehena - Dokumentala: "The Gatekeepers". Karrikagunean 19:30ean Ekainak 4, asteazkena - “Palestina, harria eta olibondoak” liburuaren aurkezpena, Bingen Amadozen eskutik. Liburutegian 19:30ean. GASTEIZ Maiatzak 15, osteguna - Hitzaldia: “Nakba eguna Palestinan”. Sarearen eskutik, IKA euskaltegiak antolatuta. 10:00etan Aldabe Gizarte Etxean - Ikasle Mugimenduaren ekitaldia. Boikot akademikoarekin bat egiteko prentsa agerraldia. - Elkarretaratzea Posta plazan, 20:00etan “66 urteko Nakba aski da! Palestinarekin elkartasuna”
LAUDIO Maiatzak 15, osteguna - 18:00etan, Laudion, gela balioanitzean palestinari buzuko hitzaldia askapenako brigadisten eskutik.
- 20:00etan, elkarretaratzea Laudioko Lamuza plazan.
|