Palestinak jasaten duen zapalkuntza salatu dute Israelen standean, ExpoVacaciones azokan Imprimir
10/05/2014

+Video

[HerriKolore] Palestinarekiko elkartasun sareak mobilizazioa egin du Barakaldoko BEC-en, bertan ospatzen den Expovacaciones azokan Israelen presentzia salatzeko. Azoka honetan herrialde ezberdinek turismo eskaintzak egiten dituzte eta Israel horietariko bat da. Horregatik atzo eta gaur mobilizazioa burutu dituzte. Gaurkoan gainera protesta Israelen stand-era eraman dute. Bertan pegatinak pegatu, informazioa banatu eta Israeli boikota egiteko paperak bota dituzte. Protestaren ondoren, BEC-eko pasilloetan Ertzaintzak gelditu gaitu eta nortasun-agiriak eskatu dituzte, BEC-eko segurtasun zerbitzuaren eskakizuna izan dela eta.

Gaurkoan gogoratu dute Israelek Palestinan egiten dituzten sarraskiak eta giza-eskubideen zapalkuntza eta horregatik errefusatu dute Israelen presentzia eta honi ematen zaion itxura demokratikoa. Palestinarekiko elkartasun sareak aldarrikatu du Israelen kontrako boikota Palestinaren kontrako zapalkuntza geldiarazteko, boikota arlo guztietan: ekonomikoan, kulturalean, kirolan…