Azaroaren 29an Palestinarekiko elkartasun eguna Imprimir
27/11/2013

BILBO. Kontzentrazioa: "Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna" Azaroaren 29an, Ostirala, 11:00etan Moyua Plazan.
Azaroaren 29an Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna da. Aurten ere Kakitzat, Komite Internazionalistak eta Askapena gizarte mugimenduek Palestinar Herriarekin elkartasuna adierazi nahi dugu eta aldi berean Israel estatu sionistak Palestinaren kontra eramaten dituen politika zapaltzaileak salatu nahi ditugu. Bestalde estatu espainarrak, jakinda Israeldar estatuak egunero Palestinar biztanleen giza eskubideak zapaltzen dituela, estatu honi armamentua saltzen jarraitzen diola salatu nahi dugu. Komunikatua:



Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna
“Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Egunean” gobernu espainarraren subordezkaritzaren ondoan Kontzentrazio bat egingo da. Kontzentrazio honen helburua Israeldar estatuak Palestinar herriaren kontra aurrera eramaten dituen eraso militarren ondorioak salatzea da. Horretaz aparte, estatu espainarrak Israelekin dituen akordio komertzialak eta armamentu salmentak bertan behera geratzea exigitu nahi da.

Egun honetan gogoratu nahi dugu Palestinako herritarrak okupazio kolonial bat pairatzen dutela eta Israel estatuaren dominazio militarraren menpe bizi direla. Estatu hau gainera Israelen bizi diren Palestinarren kontrako diskriminazio eta raza segregazio sistema bat martxan jarri du. Sistema honek Sudafrikan apartheidekin zegoen sistemaren antzekoa da.

Israelen politikak Palestinako lurraldean hainbat nazionarteko itunen kontra egiten dute. Zoritzarrez, nazionarteko komunitateak, naiz eta jakin estatu sionistak giza eskubideen zapalkuntza sistematikoa aurrera eramaten duela, ez du honen kontrako inolako salaketarik egin. Nazionarteko komunitateak baimentzen du eta konplize da Gazako franjak pairatzen ari duen blokeo bortitza eta ilegalaren jarraipenarekin. Blokeoa munduko kontzentrazio-esparru handienean bihurtu du Gaza eta bertan bizi diren Herritarrak guztiz isolatutak mantentzen dira.

Egunero Israeldar ejerzitoak Palestinar herritarren aurka egiten dituen masakreak ikusten dugun bitartean espainar estatuak Israelekin eguneroko erlazio komertzialak eta armamentu salmentak mantentzen ditu. Arma arinak, munizioak, osagai militarrak, Bonbak, torpedoak, suziriak eta misilak saltzen dizkio. Hau guztiari gehitu behar diogu Getxon dagoen Sener enpresak “Rafael” armagintza enpresarekin duen akordioa, 2001 urtetik hona parte hartu du Gazako biztanle zibilen kontrako erasoetan Israelek erabili dituen hegazkinen sentsore militarren diseinuan; gailu hauek bonbardaketen helburuak kokatu eta ardazteko balio dute.

Gainera, estatu espainarrak, armamentu salmentarako egin zuen legislazio propioa ez du betetzen. Defentsa materialen salerosketa kontrolen inguruko 53/2007 legeak bere 8garren artikuluan esaten du eskaerak ezeztatuak izango direla hurrengo kasuetan”existan indicios racionales de que el material de defensa, el otro material o los productos y tecnologías de doble uso pueden ser empleados en acciones que perturben la paz, la estabilidad o la seguridad en un ámbito mundial o regional, (…), o ser utilizados con fines de represión interna o en situaciones de violación de los derechos”.

Beste alde batetik, 2061/2008 DEKRETUAK Giza eskubideak errespetatzen ez dituzten estatuei armamentuen salmenten ezeztatzea inposatzen du. Disposizio hauek kontutan izanda Israelekin egiten diren armamentu salmentak bertan behera geratu beharko lirateke estatu honek izan dituen jokaerak argi eta garbi erakusten dutelako ez dituela inolako giza eskubiderik errespetatzen.

Ondorioz, Israelera egiten ari diren armamentu exportazioekin amaitzea exigitzen dugu.

Askapena, Kakitzat eta Komite Internazionalistak