| Kubako blokeoaren 50. urtemuga gaitzesteko elkarretaratzea, otsailaren 7an |
|
|
|
| 03/02/2012 | |||
|
BILBO. Elkarretaratzea "Blokeoaren 50 urte... Cuba pa´lante!" Otsailak 7, asteartea, 19:30ean. Plaza Biribila "Blokeoaren 50 urte... Cuba: p´alante!" lelopean, Askapenak, Euskadi-Cuba elkarteak eta Komite Internazionalistakek elkarretaratzea deitu dute Bilbon. Hitzordua Plaza Biribilean izango da otsailaren 7an, asteartea, 19:30ean. Orain dela 50 urte, 1962ko otsailaren 7an, Kubaren aurkako blokeo ekonomikoa, komertziala eta finantzarioa indarrean jarri zuen AEBetako Gobernuak. Nazio Batuen Batzar Nagusiak hogeigarren aldiz gaitzetsi zuen blokeoa 2011ko urriaren 25ean: agiriak 186 aldeko boto eta bi kontrako (AEBak eta Israel) izan zituen.
|