Portada Noticias EH internacionalista
EH internacionalista
Euskal Herriko Karabana Greziara-ren 1. go kronika PDF Imprimir E-mail
19/07/2016

karabanaUztailaren 15ean, ostirala, Euskal Herriko 120 lagun Bartzelonara abiatu ginen Greziarako Karabanan. Bilbo, Gasteiz eta Iruñean eginiko agurren ostean elkartasun eta emozio giroan murgildurik lehenengo etapa burutu genuen Bartzelonaraino. Bertan, gure lagun katalanek antolaturiko ongi etorrian parte hartu genuen eta karabanaren gainerako parte-hartzaileekin bildu ginen: Gaztela Leoiko busarekin, Madrilgoarekin eta Països Catalans-eko busarekin.

Elkarrekin eta elkarlanean, gure ohiu eta amorru sendoena adierazi genuen, Europar batasunak ezarritako politiken kontra, pertsonen mugikortasun askea eta bizitza duina ukatzen dituena.

Larunbatean Milanerantz abiatu ginen eta trafiko arazoengatik bertan deitutako manifestaldira iritsi ez ginen arren, italiako burkideen ongietorri beroa jaso genuen. Gaua, Ri-maflow fabrika okupatuan eman genuen eta goizean, gosari on baten ondoren, proiektu hau sakonago ezagutu ezin izanaren penaz, Anconarako bidea hartu genuen. Bertan, ferriaren atzerapenak emandako aukera probestu genuen oraindik presente zegoen sanfermin giroa berreskuratzeko. Bafle bat, garagardo batzuk eta erritmoz beteriko bidaiari batzuei esker, herrien arteko anaitasun musikala sortu zen.

Ferrira iritsi ginen eta guztien arteko lehendabiziko batzarra egin genuen. Koordinatzeko hainbat bilera ere bai. Gero, hirugarren aldiz lurzoluan egin genuen lo, naiz eta batzuek moketaduna aurkitu genuen. Goizean, asanblada feminista antolatu eta ferritik jeisterakoan bidaiaren azken orduak egin genituen Tesalonikaraino. “No Border Camp” kanpaldi internazionalera iritsi ginen. Bertan parte hartuko dugu hurrengo egunetan zehar.

Euskal Herriko Karabana Greziara

Beste kronika batzuk blog honetan ere argitaratzen dira: http://bizkaia.ongietorrierrefuxiatuak.info/

 
Mexikoko irakasleekin elkartasuna, elkarretaratzea Bilbon PDF Imprimir E-mail
26/06/2016

Mexikoko irakasleen aldeko plataformaren adierazpena:

Mexikon hezkuntza ez da debaldekoa, biziarekin ordaintzen da

Gaur hemen gauden erakunde sozial eta sindikalak Oaxacako herritarrak majisteritzako langileen borrokarekin bat etortzeagatik jasatzen ari diren errepresioa salatzen dugu.
Borroka hau Hezkuntza erreformaren kontra eta lan baldintza duinen  defentsan dihardu. Inposatzen ari diren erreformak Hezkuntza Publikoaren era bateko pribatizazioa eta suntsitzea dakar.
Poliziaren indarkeriaren ondorioz 15 pertsona baino gehiago hil dira, 25 irakasletik gora desagertuak eta ehundaka atxilotu eta zauritu.
Juan Garcia CNTEko  (Irakaskuntzako  Langileeen Kordinakundea) kidearen arabera mobilizazioak ez dira geldituko  eta manifestazio baketsuak antolatzen jarraituko dute Peña Nietoren Gobernuak inposatu nahi dien erreformaren kontra.

Leer más...
 
Ostiral honetan Palestina eguna Kanpezun PDF Imprimir E-mail
09/06/2016

Kanpezuko hainbat eragile eta norbanako elkartu dira Palestinako herriari babesa azaldu, haien egoera mendialdera ekarri eta nazioartean zabaldu den ekimenaren berri emateko: BDZ (boikot, desinbertsio eta zigor ekimena). Izan ere, duela hamarkada bat abiatu zuten ekimena Palestinar komunita-te zibilak, Hegoafrikako Apartheidaren aurka landu zen bezala, kasu honetan Israelgo estatuari presio egiteko palestinarren oinarrizko eskubideak bermatu bi-tartean. Ostiral honetan hitzordu internazionalista garrantzitsua daukagu Palestinaren aldeko elkartasun eguna antolatu dutelako.

19:00tan Haurrentzat kometa tailerra, dantza palestinarrak, kale antzerkia...
20:00tan Joaldunak eta albokariak Kanpezuko kaleetan zehar
20:30tan Ekitaldia plazan: "Kanpezu eta Palestina zubiak eraikitzen"
Ondoren janari internazionalista, musika...
23:00etan Kontzertuak K18An: Los Señora eta Mejicana Clandestina

Leer más...
 
"Solo los muertos vuelven a casa" dokumentalaren emanaldia PDF Imprimir E-mail
07/06/2016

sololos Hurrengo ekainaren 13an, 19:00etan, Bilboko Zirika Herri Gunean, Erronda kaleko 12an, Kurdistani buruzko film bat ikusteko aukera izango dugu, "Solo los muertos vuelven a casa. Retratos de la resistencia kurda en Turquía" (Nur die Toten kehren heim). Ali Can zuzendarikidea berton egongo da Tina Leishekin batera egindako lana aurkezteko eta solasaldia izateko. GITE-IPES eta Komite Internazionalistak erakundeek antolatu dute.

Leer más...
 
Presentación en Kanpezu del l libro "Historia del movimiento de mujeres en Palestina" PDF Imprimir E-mail
23/05/2016

Hace ya unos meses que en Mendialdea una red de agentes sociales del eskualde ha puesto en marcha una dinámica de solidaridad con Palestina. El resultado de ese trabajo colectivo ha sido la organización de una amplia programación de actividades, entre el 9 de mayo y 10 de junio, con el objetivo de solidarizar la situación de Palestina y la campaña BDS (Boicot, Desinversiones y Sanciones contra Israel). Entre ellas el próximo 27 de mayo presentarán el libro "Historia del movimiento de mujeres en Palestina". La actividad ha sido organizada por Lamingorriak, colectivo feminista de Mendialdea, y contará con la participación de Mar Gijón Mendigutia, autora del libro.

Leer más...
 


Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?