Portada Noticias Asia Palestina Israelen kontrako boikota eskatu dute Mayumanaren kontzertuaren aurrean
Israelen kontrako boikota eskatu dute Mayumanaren kontzertuaren aurrean PDF Imprimir E-mail
13/03/2010

[Branka] Palestinaren aldeko Plataformak deituta dozenaka lagun elkarretaratu ziren atzo La Casillan. Bertan, eta igandea bitarte, Mayumana talde israeldarrak bost emanaldi emateko asmoa du. Elkarte israeldar honek enbaxadore kultural gisa dihardu. Palestina aske utzi arte Israelen kontrako boikota eskatu zuten.

Israelen Boikot Kulturalerako Kanpaina
1948tik, Israelen ideologia sionistan oinarritutako zapalkuntza kolonial bortitzpean dago herri palestinarra. Ordutik hona, israeldar akademiko eta erakunde kulturalek okupazio ejertzitoari lagundu diote, zuzenean parte hartuz edota euren isiltasunaren bitartez  herri palestinarraren gain aurrera eramandako eguneroko hilketak eta bestelako bidegabekeriak legezkotzat joz.
Israeli Boikot Akademiko eta Kulturalerako Kanpaina Palestinarra (PACBI) bertako akademikoek hasi eta bultzatutako mugimendu internazionala da, zeinak edozein motako injustiziaren aurkako borrokarekin konprometituak dauden komunitate internazionaleko akademiko, artista eta intelektualen gizarte kontzientziari eragin nahi dion, elkarte kultural israeldar desberdinen aurkako boikota babestu eta bertan parte har dezaten, palestinarrek pairatzen duten errepresioari amaiera emateko xedez.

Kanpaina Internazional hau hainbat eta hainbat talde, elkarte, mugimendu eta ezaugarri anitzeko pertsonek garatzen dute, Israelenganako (eta bere herritarrenganako) presio internazional modura, estatua sortu zenetik NBEren ebazpenak sistematikoki hausten baititu, palestinarren giza-eskubideak behin eta berriz urratuz.

Geure gobernu eta erakunde internazionalen presio falta historikoaren aurrean, gizarte zibil antolatuak kanpaina internazional hau bultzatzen du, herri palestinarraren eskubide oinarrizkoenak errespeta ditzaten eta israeldar okupazio-, kolonizazio- eta apartheid-sistema honen bukaeran lagun dezagun aukera bakar gisa.

 
Banner
+Video

Lanzamiento Marcha Patriótica y Constitución del Consejo Patriótico Nacional en Colombia

Agenda

Mayo 2012 Junio 2012
Lu Ma Mi Ju Vi Do
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
No hay actividades programadas estos dias
Ver todas las actividades