|
18/09/2009 |
 Anarkistak Harresiaren Aurka ( Anarchists Against the Wall) 2003an Israel estatu terroristak eraikitzen ari zen harresiaren aurkako jaiotako taldea da. Taldeak Palestinarrekin batera lan egiten du harresiaren eta okupazioaren aurkako borrokan, ekintza zuzena eta desobedientzia zibila erabiliz. Anarkistak Harresiaren Aurka Palestinan egindako lan gehiena herrietako komite popularrekin koordinatua izaten da, hauek, batez ere, Palestinarrak bultzatzen dituztelarik. Egunon hauetan, Euskal Herriko hainbat txokoetan Anarkistak Harresiaren Aurkako kide baten presentziaz gozatzeko aukera izango dugu Komite Internazionalistaren eskutik. Momentuz, zenbait hitzaldi eskainiko dizkigu. Lehengo hitzaldien informazioa hauxe da: BILBO Hizlaria: Omer Sharir (Anarchists Against the Wall-ko aktibista) Lekua: Gatazka (Alde Zaharra) Eguna: Irailak 22, asteartea Ordua: 20:00etan - 2 laburmetrai ikusi ahal izango dira
IRUÑEA Hizlaria: Omer Sharir (Anarchists Against the Wall-ko aktibista) Lekua: La Hormiga Atómica Liburudenda (Curia, 4) Eguna: Irailak 23, asteazkena Ordua: 20:00etan - 2 laburmetrai ikusi ahal izango dira
GASTEIZ Hizlaria: Omer Sharir (Anarchists Against the Wall-ko aktibista) Lekua: Taberna 70 (Kutxi) Eguna: Irailak 24, osteguna Ordua: 19:30etan - 2 laburmetrai ikusi ahal izango dira
|