Portada Munduko preso politiko guztiak askatu! 2011
Munduko preso politiko guztiak askatu! 2011
Zu zara orain txoria PDF Imprimir E-mail
Munduko preso politiko guztiak askatu! 2011
14/06/2011

Mikel EtxaburuBILBO. Liburu arkezpena. Ekainaren 15ean, asteazkena, 20:00etan Gatazka Liburudendan (Erronda 12, Bilbo)

Datorren asteazkenean, ekainaren 15ean, Mikel Etxaburu idazle eta preso ohiaren kartzelan idatzitako poema liburua “Zu zara orain txoria” aurkeztuko dugu. Aitor Oñaterenkitarraz lagunduta poemak irakurriko dizkigu. Gatazka Guneak eta Komite Internazionalistek antolatuta.

“Munduko preso politiko guztiak askatu!” ekimenaren barnean munduko hamaika lekuezberdinetako borrokak gogoratu ditugu. Lagun ezberdinak izan ditugu gureartean. Besteak beste, Sri Lankan tamilen aldeko militante bat, Alemaniako RAFekopreso ohi bat, Irakeko erresitentziako kideak, euskal preso abertzaleak eta komunistak, Kurdistango errfuxiatuak etab. Sistema honen kontrakoherri guztien borrokak borroka bera dira.

 

 
Joseba Sarrionandiaren gartzelako poemen errezitaldia PDF Imprimir E-mail
Munduko preso politiko guztiak askatu! 2011
14/06/2011

[Hamaika Telebista] Munduko preso guztiak aske lelopean Komite Internazionalistek jardunaldiak antolatu dituzte. Joseba Sarrionandiaren "Gartzelako poemak" liburua ardatz hartuta errezitaldia antolatu zuten, bertan Mikel Sarasketa eta Laura Mintegi idazleak izan ziren.

 
Euskal presoen borrokak PDF Imprimir E-mail
Munduko preso politiko guztiak askatu! 2011
17/05/2011

BILBO. Hitzaldia: "Euskal presoen borrokak" Maiatzaren 17an, asteartea, 20:00etan Gatazka Liburudendan

Aurreko astean munduko beste herrietako preso politiko ezberdinak izan dira gurekin haien esperientziak kontatzeko. Baina ezin dugu ahaztu, herri honetan ere preso ugari daudela.

Beraz, gaur, maiatzaren 17an, asteartea, 20:00etan Gatazka Liburudendan euskal preso politikoen inguruko hitzaldia antolatu dugu.

Erlantz Cantabrana (Nazioarteko Sorosle Gorriko kidea), Olatz Camino eta Fernando Etxegarai (EPPKko kideak) izango ditugu gure artean Euskal Preso Politikoen borrokei buruz hitz egiteko.

 
Idazle kurdu jazarrien testigantza: Hyro Daneshi eta Behzad Kurdistani PDF Imprimir E-mail
Munduko preso politiko guztiak askatu! 2011
16/05/2011

Hyro Daneshi eta Behzad Kurdistani BILBO. Hitzaldia: "Idazle kurdu jazarrien testigantza" Hizlariak: Hyro Daneshi eta Behzad Kurdistani. Gaur, Maiatzaren 16an 20:00etan Gatazka Liburudendan

Euskal PEN Klubak Adnan Hassanpour eta Hiwa Butimar kazetari kurdu presoak Ohorezko kide izendatu zituenean 2007an, bien aurkako heriotza-zigorra kentzea lortu genuen. Geroztik hainbat lagun eta senideren esker ona izan dugu, baina Irango erregimenak gogor zigortu ditu. Mokhtar Hooshmand, Hyro Daneshi eta Behzad Kurdistani izan dira horietako hiru, Kurdistanen beren abegikortasuna agertzeak baina, Iranen jazarpena ekarri du. Mokhtar 2010eko udan atxilotu zuten eta preso jarraitzen du. Behzad ere atzeman eta gogor torturatu zuten, besteak beste, euskaldunekin harremana izateagatik. Fidantzapeko askatasuna lortzean ihes egitea erabaki zuen, heriotza zigorra ezartzeko arrisku handia baitzeukan Irango Kurdistango poeta ezagunenetakoa izanik.

Hyro Daneshik gaztetatik jardun du kurduen eta ekologiaren alde. Hiwa Butimar senar espetxeratuarekin batera Irango armadaren gehiegikeriak salatu zituzten, eta Kurdistango basoak berariaz erretzen zutela erakutsi zuten, gerrillaren aurkako taktika gisa. Ondorioz, heriotzara zigortu zuten Butimar, 'mohare' (Jainkoaren etsai) izateagatik. Geroztik Hyrok borrokan jarraitu du, senarraren eta erreprimitutako kurdu guztien alde. Ondorioz, Irango polizia sekretua etxera joan zitzaion bila urtarrilaren 5ean, eta bere bila zebiltzala zabaldu zuten Meriwan hiri osoan. Zorionez, garaiz ihes egitea lortu zuen eta Euskal Herrian daukagu orain.

Leer más...
 
Documental sobre el caso de Mumia Abu-Jamal PDF Imprimir E-mail
Munduko preso politiko guztiak askatu! 2011
13/05/2011

+Video

BILBO. Viernes 13 de mayo. La Bolsa. 19:30

Hoy volvemos a salir fuera en las jornadas de “Munduko preso politikoak askatu!”, a Estados Unidos, para conocer su inhumana politica carcelaria y la historia de Mumia Abu-Jamal. Para ello proyectaremos el documental “In prison my whole life” (2007) un documental sobre la figura y el caso  de este periodista y activista afroamericano en el corredor de la muerte desde 1982, tras un juicio plagado de irregularidades. Este interesante documental, realizado por Marc Evans, ha sido presentado en numerosos festivales de prestigio. Teniendo en cuenta  la hora de cierre de La Bolsa y la duración del documental empezaremos con mucha puntualidad. Estais todos/as invitados/as.

 


Página 1 de 4
Banner

TWITTER KI