AIC eta Mahmudekin Jerusalemen Imprimir
Brigada Palestina
10/07/2009
{mosmap width='638'|height='250'|lat='31.806394'|lon='35.230408'|zoom='4'| zoomType='Large'|zoomNew='0'|mapType='Satellite'| showMaptype='1'|overview='0'|text='Jerusalem'|lang=es''}

Uztailak 7. Goizeko zortziak Ramallah-n, Jerusalenera buelta egin dugu, autobusean igota handik hamar minututara berriro ere check point madarikatua pasa behar, gaurkoan lasai zegoen ez da istilu haundirik egon, badirudi apartheida normalizatzen ari dela (honek dakarren arriskuarekin), pasatu egin gara soldaduen pasotismopean. Check pointa pasa eta harresia atzean utzita, tranbiaren obrak gure ondoan ditugula abiatzen gara Jerusaleneko kaleetan barna, hiria bitan banatuko duen tranbia, ekialdea eta mendebaldea, isolamendua Jerusaleneraino eramateko modua.

Iritsi eta Sergio Yanirekin elkartu gara, bera AIC-ko (The Alternative Information Center)  kidea. Palestinar eta Israeldarrez osatutariko taldea, harresiaren bi aldeetan egiten dute lan, gaur egungo Palestinako egoeraren inguruan eta bilakaera historikoaren inguruan hitzegin digu. Ondorengo audioan elkarrizketa entzun dezakezue.

Goiz osoa pasa dugu azkenean Sergiorekin berbatan (hizkuntza berdina hitzegitearen gauzak, baita Argentinarrak hitzegiteko nolabaiteko erraztasuna dutela), ta sabela   apurtxo bat bete ostean Mahmud-ekin elkartu gara Old city-ko ibilbilbidea egiteko. Hor galdu gara kaleetatik barna eta sionistek dituzten plan berriei buruz jabetzen, jakina dugunez haien asmoa auzo palestinarra haientzako hartu dute. Horrela ba, helburu hori betetzeko beste pauso bat "Arrokaren mezkita"-rekin pareta egiten duen zonalde bateko auzokideak botatzea da, horretarako aitzaki moduan esanez zonalde bat behar dutela "negarren harresira" joaten diren emakumeak nonbaiten sartzeko, zonalde honetan hogei falimilia bizi dira, haien etxebizitzetatik ateratzeko modu bakarra hartu nahi duten kale hori dutelarik. Bestalde, indusketa lan ugari egiten ari dira etxe palestinarren zimenduak suntsitzen joateko.

Hortik metro gutxietara, istilu bat egon da soldadu israeldarrekin, "Arrokaren mezquita"-ra sartzeko atean soldadu israeldarrak egoten dira, bi frantses musulman sartu nahi zuten Arrokaren mezquitara, antza ez ziren fio musulmanak ote ziren eta Coraneko zati bat errezitarazi diete, ez zekitenez ez diete sartzen utzi eta momentu horretan istilua egon da Mahmud-ekin, benetan haserretu eta mezquitara sartu delarik. Egunero Palestinarrak jasan behar duten irainaren beste adibide bat. Erotzeko sistema irrazional hau, non hamaika galderarekin iritsi eta beste hamaika sortzen zaizkizun momentu oro.

Bethlehenera hartu dugu autobusa, berriro ere check point-a pasa, izugarrizko infraestruktura, neska gazte bat dago kabinan telefonoz berbatan eta musin eginez kristalaren beste aldean daudenei. Dheishaeh-en lo egingo dugu gaur.

Isidro eta Laurarekin bukatu dugu eguna bapo afalduz. Osasuna.