Palestina Brigada: Ramallahtik lehenengo kronika! |
Brigada Palestina | |||
18/05/2014 | |||
RAMALLAH Hasteko, ADAMEER elkarteko kide batekin bildu ginen. 1992 sortutako erakunde honek preso politikoen eskubideen alde lan egiten du. Kontatu zigutenez, 1967 urtetik gaur egunera arte 800.000 palestinar inguru atxilotu dituzte eta gaur egun 8.500 preso politiko daude israelgo espetxeetan sakabanaturik. Gainera, aipatu beharra dago azken “bake negoziazioak” hasi zirenetik, 2000 pertsonatik gora izan direla atxilotuak. Presoen egoera oso latza da. Isolatuta egoteaz gain, beraien oinarrizko eskubideak ez dituzte errespetatzen.
Esaterako, asistentzia medikoa ukatu egiten zaie; sarritan Israelgo armadak kartzeletan egiten ditu bere entrenamendu militarrak; ziegetan dauden presoak tirokatzen dituzte, gas lakrimogenoak botatzen dizkiete; jipoitzen dituzte eta emakumeen kasuan eskuburdinak jarrita dituztela erditzera derrigortzen dituzte. Preso horietako askok inongo frogarik gabe urtean igarotzen dituzte gartzeletan, honi atxiloketa administratiboa deitzen zaio. Gainera, edozein arrazoirengatik palestinarrei jurisdikzio militarra aplikatzen zaie: alderdi politiko bateko kidea izateagatik, manifestazio batean parte hartzeagatik, baita trafiko infrakzio batengatik ere. Aurreko giza eskubideen urraketak nahikoak ez balira, espetxe politika guztiak estrategikoki diseinatuta daude senitartekoak eta komunitate osoa zigortzeko eta mintzeko, zigor kolektiboa bezala, alegia. Honen adibide argia dugu hau: norbait espetxe zigorra bete aurretik kartzelan hitzen bada, bere gorpua morge batean gordetzen dute eta ez diote familiari bueltatzen espetxe zigorra osorik bete arte, batzuetan, senitartekoek 10 urte baino gehiago itxaron behar izaten dute presoaren gorpua berreskuratu arte. Antzeko estrategia bat martxan dago gazteekin. Gazteria bortizki zigortua da. Hurrengo belaunaldiak sustraitik mozteko asmotan, urtero 700 adingabe inguru atxilotzen dituzte, hauetako asko 10 urtetik beherakoak ere badira. Jarraian, PNGO koordinadorarekin batu ginen. Osloko akordioen ostean (1993) sortu zen herri mugimenduak eta antolaturik zeuden komiteak (osasun eta nakazaritza arlokoak, giza eskubideak, babes soziala eta gazteriarekin erlazionaturikoak…) beraien autonomia mantendu dezaten instituzionalizazio prozesuan ez jausteko. Ondoren, STOP THE WALL Jammalekin mintzatu ginen. Kontatu zigunez, Israelek nazioarteko komunitatearen aurrean bake negoziazioetan parte hartzen duen arren, Palestinan, bere ezkutuko politikarekin jarraitzen du. 1992an diseinaturiko plana (Plan 2020) indarrean darrai. Egitasmo honen helburua Palestinara 200.000 judu kolono gehiago ekartzean datza, okupazio eremua etengabe handituz. Joan den urtean, "Brother Law" izeneko legea martxan jarri zuten. Honen xedea garbiketa etnikoa erraztea da, herrixkak suntsituz, bertako biztanleria bidaliz eta haien lurrak lapurtuz. Honen adibidea argia da Galilea: hemen biztanleria palestinarra %52tik %38ra murriztu nahi dute Cisjordanian, aldiz, haien estrategia bestelakoa da. Hau da, Orain dela urte asko abian jarri zuten basakeria areagotuz doa: kolonoen asentamenduak ugaritzen doaz (1993tik egunera arte 280.000tik 700.000ra kolono izatera pasatu dira), hesiaren eraikuntza aurrera doa (nahiz eta 2004an Nazioarteko Tribunalak ilegala deklaratu izan), soilik kolonoentzako errepideak egiten jarraitzen dute (iada 14.000 km eta 48 zubi eginda daude) eta 34 checkpointen bidez palestinarren mugimenduak kontrolatu eta eragozten dituzte. Stop The Wall erakundeko kideak esan digunez, bortizkeria guzti honen aurrean Autoritate Palestinarrak (ANP) okupazioa kudeatu besterik ez du egiten. ANPk soilik palestinarren %38 aintzat hartzen du, alde batera utzita 48an Okupatutako Lurraldetan bizi diren palestinarrak eta atzerriko errefuxiatuak (%12 eta 50% hurrenez hurren). Hori dela eta, ANPk ez dauka legimitaterik ez baititu palestinar guztiak ordezkatzen. Horregatik hainbat eragilek aldarrikatzen dute ANP desegin eta OLP esparru politikora bueltatu behar dela palestinar herri osoaren ordezkari bakarra baita. Okupazioaren aurrean tinko borrokatuz aurrera jarraitzeko, Stop The Wall-ek, beste erakundeekin batera hainbat ekintza eta kanpaina sustatzen ditu. Hala nola, herri mugimenduak indartuz eta etengabe mobilizatuz, nazioarteko kanpainak bultzatuz (BDS da adibiderik esanguratsuena)… eta bereziki gazteria formatuz.
|
+Video