Portada Brigadas Blog Brigada Colombia Kolonbia: egoera politikoaren inguruan apunte batzuk
Kolonbia: egoera politikoaren inguruan apunte batzuk PDF Imprimir E-mail
16/03/2010

ColombiaSei hilabete inguru egon naiz herrialde maitagarri honetan. Hemen, mugimendu sozialetako jendeak dio, “herrialde honek ez duela etorkizunik”. Egia esateko, Kolonbian mugimendu soziala nahiko desaktibatuta dagoela nabaria da. Mobilizazio askotan, jende gutxi ikusi daiteke kalean.

Zergatik ote? Mugimenduaren kriminalizazioa, errepresio itzela, nekea hainbeste urte borrokatzen egon ostean, gerratearen degradazioa, hedabideen koptazio ikaragarria gobernuaren partetik...gauza horien nahasketan egon daiteke erantzuna. Gobernuarentzat “denak dira terroristak”, ezaguna egiten zaigu estrategia hori, ezta? Ikusi daitekenez, estrategia globala da, irailaren 11a geroztik gogorki areagotu zena.


Uribe presindentearen politika, “segurtasun demokratikoa” bultzatzea izan da.  Politika honen eraginez, estatua bere indar armatuaren bidez, gizarte osoa kontrolatzera pasatu da terrorismoaren aitzakia erabilita. Beraz, giza eskubideen defendatzaileak, sindikalistak, ikasleen elkartetako buruzagiak, nekazal liderrak...denak dira estatuaren etsaiak, baldin eta bestelako Kolonbia, justuagoa eta solidarioagoa lortzeko apustua egiten badute. Politika hau aplikatzeko gobernuak BPGren %6,9 inguru erabiltzen du gerrarako (kontinenteko tasarik handiena), 400.000 baino soldadu baino gehiagoko kontingentea osatuz, eta beraz, Hegoamerikako indar armatu anitzenean bilakatuz. Guzti honi, zazpi base estatuarren presentzia gehitu bahar zaio, eta CIA eta israeldar inteligentziaren laguntza ordainezina.

Beste datu kurioso bat; Uribek, bere kontrolarako informanteak behar ditu; horretarako aurreko urtarrilean neurri harrigarri bat martxan jarri zuen, 1.000 ikasleri hileko 50 dolar ordaintzea, “talde irregularrak” harrapatzeko informazioa ematearen truke.

Zeintzu dira “segurtasun dmokratikoa” aplikatzearen onuradunak? Multinazional handiak, burgesia lokala, megaproiktuak aurrera eramango dituzten enpresariak eta noski TLCren defendatzaileak.

Guzti hau, “Plan Colombia”ren baitan oso ongi pentsatutako estrategiaren ildoan koka dezakegu; pentsa, paramilitarrek desplazamendua bultzatzearen eraginez, lur jabe handiek 10 miloi hektarea berreskuratu dituzte Kolonbian, nekazariak hiri handietako pobrezi poltsetara bideratuz, eta horrela, beraien megaproiektutarako (olio palmondoa dela, meategiak edo eta urtegi handiak direla) bidea erabat irekia utziaz.

Uribe, datorren maiatzean ospatu behar diren hauteskundetara ezin izando da aurkeztu, bi legealdi bete dituelako, eta Gorte Konstituzionalak ez diolako utzi berriz aurkezten. Zein izan daiteke beraz hurrengo presidentea? Egia esteko, bost axola, aukerak dituzten hautagaien artean, denek jarraituko baitute “segurtasun demokratikoaren” politikarekin. Bestalde, hausteskunde egunean jende asko etxean geratuko da, ez baitago benetako aldaketa bat eragin dezakeen talderik, edo eta ez dutelako hausteskunde sisteman sinisten.

Herrialde honentzat irtenbide posible bat noizko? Auskalo, batzuk 20 urte behar direla uste dute, beste batzuk 50. Aukera bakarra oraingoz, mugimendu soziala berriz ere bultzatzea eta ehundu, bata bestearekin bat eginez.

Guzti honengatik, Kolonbian lanean diharduten talde eta pertsona orok, horrelako baldintza zailetan lanean eta epe luzera amesten jarraitzen dutelako, nere begirune handiena izango dute beti!!

Eta mila esker herrialde maitagarri honetako lagun guztiei zuen bihotz eder hori irekitzeagatik!!

Xabi

 

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?
 
colombia
En Colombia, la brigada se ha llevado a cabo mediante la Red de Hermandad y Solidaridad con Colombia, que aglutina a un gran número de organizaciones populares colombianas que trabajan en distintos sectores relacionados con los derechos humanos: el colectivo de desplazadas y desplazados internos, con presos y presas políticas, defensoras y defensores de DDHH, o en la defensa de los derechos de las mujeres, de los sindicatos, de sectores campesinos...

En 2008 en concreto, l@s brigadistas participaron en la Jornada Nacional De Los Pueblos En Resistencia por la vida y la permanencia en el territorio.
También se realizó un trabajo de apoyo solidario (físico, moral, técnico, asesor, político, etc.) a organizaciones, personas o comunidades que solicitaron y necesitaron de nuestra colaboración, tanto en el terreno, como en sus sedes o en actividades que realizaron o convocaron.

Imágenes Blog Colombia

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx