Ekologista kurduak: Desarrollismoaren gainetik bizitza erakitzen Imprimir
Brigada Kurdistan
24/03/2014

Eguzki zoragarri baten azpian ibiltzen hasi dugu eguna gure lehenengo bilerarantz. Ekologista elkarteko lagunak dauzkagu zain parke baten erdian daukaten egoitzan, eta agurrak egiten gabiltzala gazteleraz agurtu gaitu kide batek! Honek itzuli dizkigu kurdutik taldekideen hitzak eta izugarri erraztu digu honek ulermen lana!

Elkarte hau, Mesopotamiako Mugimendu Ekologistaren barruan dago beste 9 eragilerekin batera. 2011ean eratu ziren mugimendu gazte bat dira eta beraien helburua  suntsiketa ekologikoaren aurkako borroka egitea da Kurdistan zein Mesopotamia guztian. Antikapitalistak eta pluralak dira, egitura hierarkikoen aurka daude, eta ez daude alderdi politiko baten menpe. Hala ere, BDPrekin elkarlana egiten dute hauen helburu nagusietako bat ekologiaren indartzea baita. Ambientalismotik urrun ekologia soziala defendatzen dute, egiten diren hondamenak sustraitik mozteko. Erronka gogorra dute, Turkiako gobernuak Kurdistango lurrak suntsitzeko asmo guztia duelako.

Kontzientzia gehi erresistentzia
Momentuan Tigriseko bailararen suntsipenaren aurkako kanpainetan daude lanean. Dirudienez Turkiako gobernuak 3 zentral hidrauliko ipini nahi ditu hemen eta eremu natural handiak birkalifikatu etxebizitza gehiago egiteko. Ildo honetan, gobernuak 10 mila zuhaitz botatzeko agindua eman zuen duela gutxi eta hau geldiarazteko ekologistek, gazteei eta ikasleei deitu zieten, sarraski honi aurre egiteko. Hauek denak indarrak batuz sortu zuten Hersig parkeko kanpamendua (aurreko kronikan kontatu genizue parke honetan ikusitakoak) eta hau idazterakoan esan dezakegu aldarrikapenak entzun eta gobernuak onartu duela, botatako zuhaitz kopurua birlandatzea eta hirigintza plana alde batera uztea. Herria indartsu dagoenez, oihartzun handia hartzen dute egiten dituzten aldarrikapenak, eta honen adibide da Istanbuletik kanpamentura iritsi zen elkartasun mezua "Gezi parketik Hersigera Tigris bizirik".

Erregistro bat mantentzen dute natura suntsitzeko egiten diren proiektu guztiekin. Fitxa eta mapeo moduan gordetzen dituzte petrolio ustiapenak zein urtegi proiektuak. Adibidez, Turkiako gobernuak eraiki nahi dituen "segurtasun urtegiei" buruz kontatzen digute. Ur biltegi hauek ez omen dira egiazko behar bat baizik eta zentzugabekeria hutsa Kurdistaneko lurraldeak eta herriak suntsitzeko bakarrik pentsatuak daudenak.

Energia berriztagarrien inguruan ere badute zer esan gure lagunek. 90. hamarkadan hiru mila herrietako biztanleak hirietara mugitzera behartu zituzten, eta orain pixkanaka hari da herrietara bueltatzeko prozesu migratorio bat ematen. Birmoldatze honek hauen energia gestionatzeko baliabideak nola kudeatuko dituzten planteatzea posible egiten du,  adibidez, energia eguzkitik lortzeko panelak erabiliz. Garestia izan harren, energia lortzeko sistema honek dakarren autonomiaren kontziente dira, eta herrietara bueltatzeko prozesua bizimodu ekologiko eta jasangarri baten eskutik dioala ezinbestekotzat dute.

Nekazaritza eta elikagaien burujabetzari buruz ere jakin nahi izan dugu. Kontatu digute nola hasi diren martxan hazi trukaketa talde bat baina herrialdeko legea aldatu berri da eta nekazaritza eta abeltzaintza kudeaketan hobekuntzak  ikusteko pixka batt itxaron beharko dugu.

Bukatzeko eskerrak eman dizkigute gure bisitagatik eta  Euskal Herrian ditugun borroka ekologikoekiko begirunea erakutsi digute  munduan zehar ematen diren aldarrikapen guztiak bizirik eta gertu mantendu behar ditugula esanez. Turkiako beste eragileekin baturik, tokitik hasi eta mundu mailako borroka aldarrikatzen dute. Horretarako, inguruko beste erakunde askorekin 2011ean egin zen Mesopotamiako Foro Sozialean ECOPOTAMIA proiektua sortu zuten, izenak ondo erakusten duen bezala lurralde historiko honetako borroka ekologista guztiak  batu eta txikizio guztiak bertan bera uzteko.

jarraitu talde honek egiten duen lana hauen web orrialdean zein Facebooken. Twitter ere bazeukaten duela bi egun Turkiako gobernuak hau debekatu arte!